Orain hilabete bi Eroski ondoko udalaren lursailean inauguratu zuten Uribitarte parkeari buruz jeltzaleek atzo egin zituzten kritikei erantzun die Jose Luis Navarro alkateak gaur.
Orain hilabete bi Eroski ondoko udalaren lursailean inauguratu zuten Uribitarte parkeari buruz jeltzaleek atzo egin zituzten kritikei erantzun die Jose Luis Navarro alkateak gaur.
EAJko bozeroaleek, beharrezko tratamendu eta kontrolik ez daukan uretan ume asko sartu direla-eta arduratuta agertu ziren jeltzaleak: parkearen erabiltzaileen osasuna bermatzeko neurriak hartzea eskatu zioten udal gobernuari.
Alkateak, gunea aisialdirako prestatutako gune bat dela nabarmendu du gaurko oharrean. \"Umeek bertan jolastea baimenduta dago, baina debekatuta dago laku laku artifizialeko uretan sartzea\", erantzun du Navarrok, \"ez da igerileku bat\".
Bestalde, parkea erabilgarri egon den udako hilabete bietan Durangaldeko \"ehundaka eta ehundaka\" umek Uribitarteko parkea jolaserako erabili dutelako oso pozik agertu da Abadiñoko alkatea. Oharra amaitzeko, \"2009ko udal aurrekontuaren aldeko botua eman zutenean, parke honen eraikuntza onartu zuten jeltzaleek\", azpimarratu du alkateak.