Traña-Matiena auzoan uztailean inauguratu zuten Uribitarteko parkeak umeentzako dakarren \"arriskua\" salatzeko, hedabideak deitu dituzte jeltzaleek parkean bertan egin zuten agerraldira.
Traña-Matiena auzoan uztailean inauguratu zuten Uribitarteko parkeak umeentzako dakarren \"arriskua\" salatzeko, hedabideak deitu dituzte jeltzaleek parkean bertan egin zuten agerraldira.
Eneko Etxebarria EAJren udal hauteskundeetarako hautagaia, Axier Garate egungo zerrendaburua eta Matias Sendino zinegotzi jeltzalea batu dira Udal Gobernuaren kudeaketaren inguruko salaketa plazaratzera. Parkea, \"oso leku polita badela, baina ez dela batere praktikoa\", dio EAJk, eta \"halako inbertsio propagandistiko gehiago ez egitea\", eskatu diote udal gobernuari.
Jeltzaleen berbetan, parkean ipini duten urmaeleko ura bainurako kontrolik eta tratamendurik bakoa izan arren, inaugurazio egunean \"Navarro alkatea bera bainujantziagaz etorri zen inauguraziora, eta herritarrak ingurua bainurako-gune bezala erabiltzera bultzatu zituen\". Ondoren eman omen du gobernuak atzera-pausua, eta EAJk gaia udalbatzarrean mahaigaineratu zuenean bakarrik erabaki dute bainua debekatzea.
Parkea erabiltzaileen osasungarria izan dadin beharrezko neurriak hartzeko eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari: urmaeleko urak bainurako kontrol eta tratamendurik ez badauka, gobernuak \"jendea sartu ez daiten neurriak har ditzala\" aldarrikatu dute.
\"Ez da jasangarria\"
Parkearen proiektua 2009ko aurrekontuetan sartzea landu zutenean euren taldeak alde egin zuela azaldu dute jeltzaleek, baina hasierako asmoak ez zeukala garatu denagaz zerikusirik: aisialdirako gune bat bai, baina urmaela ez omen zuen hasierako proiektuak jasotzen. Urmaeleko ur-jauziko ura ur garbia dela, eta egiten diharduten bezala, ur garbia bertatik errekara botatzea ez dela aukera jasangarria ere salatu dute jeltzaleek.