Eroski ondoan, Abadiñotik datorren errepideak N-634-agaz bat egiten duen zubiaren azpian 25 bat errumaniar egon dira hiru astez. Astelehenean 14:00 aldera alde egin zuten Udalaren aginduz.
Eroski ondoan, Abadiñotik datorren errepideak N-634-agaz bat egiten duen zubiaren azpian 25 bat errumaniar egon dira hiru astez. Astelehenean 14:00 aldera alde egin zuten Udalaren aginduz.
Joan zen eguenean esan zieten errumaniarrei zubiaren azpitik joan behar zutela astelehena 12:00 baino lehen. Hitza bete eta 14:00 aldera joan ziren \"beren kabuz\" guztiak Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak jakinarazi duenez.
Navarroren esanetan oraingo hau ez da errumaniarrak han egon diren lehenengo aldia. \"Aspalditik datorren kontua da, sei bat hilabetean gutxienez\". Sarritan \"gauetan etorri izan dira lo egitera eta egunez alde egin izan dute\".