Bereziki aitei zuzenduta antolatu dute Abadiñon umeendako masaje ikastaroa. Ikastaroaren helburua, \"aiten eta seme-alaben arteko lotura batez ere ukimenaren bitartez sendotzea\" dela azaldu dute antolatzaileek.
Bereziki aitei zuzenduta antolatu du hirugarren urtez Abadiñoko udaleko Berdintasun sailak umeendako masaje ikastaroa. Ikastaroaren helburua, \"aiten eta seme-alaben arteko lotura batez ere ukimenaren bitartez sendotzea\" dela azaldu dute antolatzaileek. Urte honetan jaiotako umeen aitei dago zuzendua ikastaroa.
Iraileko hirugarren astean hasiko dute ikastaroa, eta bost saio egingo dituzte hurrengo asteetan. Ikastaroaren aurkezpena irailaren 8an egingo dute Errota kultur etxean, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aurkezpenaren ostean eman dezakete interesdunek ikastaroan izena.