Auzotar guztien gustuak asetzeko proposamenak Muntsaratzen

Anboto 2010ko ira. 2a, 12:24

Bihar hasiko dira Muntsaratz auzoko jaiak.

Bihar hasiko dira Muntsaratz auzoko jaiak. Bihar iluntzeko 19:00etan donien-atxa altxatzen dutenetik, hiru egunetarako jai proposamenak topatuko ditu Muntsaratzera doanak, goiz, arratsalde zein gauez. Auzotar zein herritar guztiengan pentsatuta, ohiturazko hainbat hitzordu antolatu dituzte: jaiak hasteko, Kalitatea fundazioaren laguntzagaz parrillada egingo dute bihar, 20:30ean, eta Bizargorri taldeagaz dantzaldia egongo da Muntsaratzen, 21:30ean hasita. Zapatuan eta domekan ere, goizetik gauera norberak gura arte jai-giroan egoteko aukerak izango dira Muntsaratz auzoko jaietan: Mozorro Eguna izango da biharkoa, irailaren 4a: buruhandiekin hasi eta diskotekagaz amaitzea da jai egitarauko proposamena. Gustu eta adin guztietako lagunentzako ekitaldiak antolatu dituzte biharko, eta beste horrenbeste domekarako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!