Oraindik hainbat atontze lan falta diren arren, biribilgunea eginda, asfaltatuta era trafikoari zabalik dago.
Oraindik hainbat atontze lan falta diren arren, biribilgunea eginda, asfaltatuta era trafikoari zabalik dago.
N-634 errepideak Traña-Matienarako duen sarbidean biribilgunea egin dute. 22:00etatik aurrera mozketak egon dira errepidean eta langileak goizaldeko 06:00 arte ibili dira lanean. Biribilgunea guztiz amaituta ez badago ere, trafikoa bertatik bideratzeko moduan ipini dute, asfaltatuta baitago.
Urtarrilean errepidearen bidegurutze horretako ibilbidea aldatu zuten. Berriztik Durangorako norabidean bideak zuzen jarraitu zuen, baina Berrizerako noranzkoan bihurgune itxi bat hartu beharra zegoen; ondorioz, sarritan, gidariak kontrako bidean sartu izan dira, susto bat baino gehiago eraginez. Orain, biribilgunea amaituta noranzko bietako trafikoa normalizatuko da.