Errogatiba Eguna ospatuko dute gaur Urkiolan

Anboto 2010ko abu. 28a, 11:00

Ohitura jarraituz, abuztuko azkeneko zapatuan, herritik goizean goiz abiatuta ospatuko dute Urkiolako santutegian Errogatiba Eguna.

Ohitura jarraituz, abuztuko azkeneko zapatuan, herritik goizean goiz abiatuta ospatuko dute Urkiolako santutegian Errogatiba Eguna. Herritik santutegirainoko bidea, tradizioari eutsiz, oinez eta prozesioan egingo du hainbatek, eta goizeko 10:30ean autobusean abiatuta egingo dute beste abadiñar batzuek. Ohiturak agintzen duenez, hamarretakoa egingo dute ibilbidearen erdialdera oinezkoek, eta eguerdian batuko dira Urkiola gainean Errogatiba Egunagaz bat egiten duten guztiak. Santutegian 11:30ean meza dago; gero, jubilatuentzako bazkaria egingo dute. Herriko jubilatuentzako bazkarirako izena eman dutenez gainera, jatekoa etxetik eraman eta Errogatiba egunean Urkiolako landetara bazkaltzera batzen diren herritar askok ere ez dute hutsik egingo, denen elkargune da-eta biharko egunez Urkiola.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!