Neoklasiko garaiko hilerria berrizteko lanak hasi dituzte

Anboto 2010ko abu. 26a, 09:43

Uztail amaieran ekin zien udalak Zelaietako hilerria berrizteko lanei. Lau hilabetean zehar jardungo dute 288.200 euroko aurrekontua daukaten lanok burutzen.

Uztail amaieran ekin zien udalak Zelaietako hilerria berrizteko lanei. Lau hilabetean zehar jardungo dute 288.200 euroko aurrekontua daukaten lanok burutzen. San Trokaz elizaren aldamenean dagoen neoklasiko estiloko hilerria berriztu baina dituen ezaugarriak gordetzea da helburua, gobernu taldeak dioenez: \"Inguruaren itxura hobetzeko lanak dira, hilerriaren balio arkitektonikoa gordetzea helburu dutenak\". Harlauzak eta estalkia berriztu eta hilerriaren hormetako hareharria garbituko dute, besteak beste. Gainera, hilerriko argiteria, elektrizitatea eta arotzeria ere berriztuko dituzte, eta irisgarritasuna hobetzeko beste hainbat behar ere burutuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!