Laguntzen zenbatekoa asistentziaren araberakoa izango dela aurreratu dute udaleko arduradunek, eta homologatutako euskaltegietan diharduten ikasleek eska dezaketela.
Irailaren 1etik 30era arte aurkeztu ditzakete herritarrek euskara ikasteagatiko diru-laguntzak, udalak asteon jakinarazi duenez. Laguntzen zenbatekoa asistentziaren araberakoa izango dela aurreratu dute udaleko arduradunek, eta homologatutako euskaltegietan diharduten ikasleek eska dezaketela.
Herrian erroldatuta egon beharko dute ikasleek diru-laguntza eskatu ahal izateko, eta gutxienez eskola orduen %80 bete dituztela egiaztatu beharko dute. Eskolen % 80-90 bete dituzten ikasleek, matrikula osoaren %75eko diru-laguntza jaso ahalko dute.
Traña-Matienako Errota kultur etxean edo udaleko mediatekan aurkeztu behar dituzte ikasleek euren eskariak, eta irailaren 1etik 30era arteko tartea izango dute. NANaren fotokopia, ikastaroaren ezaugarriak jasotzen dituen euskaltegiaren ziurtagiria, ikastaroaren data eta ordu kopuruak, eta kontu zenbakia aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.