By-pass gehiago A8an, Gerediagako obren ondorioz

Anboto 2010ko uzt. 19a, 13:03

Iurreta eta Gerediaga artean (AP-8an) hirugarren erreia eraikitzeko lanak direla eta, hilaren 20ra arte (martitzena), gorabeherak izango dira autobidearen trafikoan.

Iurreta eta Gerediaga artean (AP-8an) hirugarren erreia eraikitzeko lanak direla eta, uztailaren 18tik (igandea) 20ra arte (asteartea), gorabeherak izango dira autobidearen trafikoan. 21:30etik hurrengo eguneko 06:00ak arte, by-pass bat jarriko da Donostiako noranzkoan, 86+550-82+700 kilometro-puntuen artean. Ondorioz, trafikoa bi norabideetan ibiliko da Bilboko noranzkoko galtzadan, eta Donostiarakoa guztiz itxiko da. Puntu horretan, uztailaren 21etik (eguaztena) 23ra (barikua), Bilboko noranzkoko bi erreiak estutuko dira. Bestetik, eguneko orduetan, uztailaren 19tik (astelehena) 21era (eguaztena), 09:30etik 18:00etara, Bilboko norabideko galtzadan errei bakarra utziko da, 84+500-82+700kilometro-puntuen artean. Ondorioz, trafikoa errei arinetik ibiliko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!