EMAn 14 beharginek onartu dute kalte-ordaina

Anboto 2010ko uzt. 15a, 16:10

El Material Aislante epresako zuzendaritza eta sindikatuek azken batzarrean konpromiso batzuk hartu zituzten, baina dokumentu batzuen faltan kontsulta epea hilabete luzatu dute.

El Material Aislante epresako zuzendaritza eta sindikatuek azken batzarrean konpromiso batzuk hartu zituzten, baina dokumentu batzuen faltan kontsulta epea hilabete luzatu dute. LABek dioenez, \"bileran hartutako konpromisoak enpresaren aldetik zertan gelditzen diren ikusi beharko dugu orain\". Enpresak lan delegaritzan aurkeztutako hamabost kaleratzeen artean, hamalau langilek enpresak eskainitako kalte-ordaina onartu dute. Kalera joan gura ez duen beharginari dagokionez, berriz, enpresan jarraitzeko konpromisoa hartu du EMAk, lanpoltsa sortuz; LEEa irauten duen bitartean postuak mantenduko dira. Eta LEEa sindikatuen sinadura barik joango da, \"lan agintaritzak erabakia behartuta\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!