Rothenberger Abadiñoko enpresan Enpresa Komitea mobilizazioekin hasi da aste honetan. Baina, sindikatuek diotenez, datorren astelehenetik eguenera txanda bakoitzean lau orduko greba egingo dute.
Rothenberger Abadiñoko enpresan Enpresa Komitea mobilizazioekin hasi da aste honetan. Baina, sindikatuek diotenez, datorren astelehenetik eguenera txanda bakoitzean lau orduko greba egingo dute.
Beharginek konbenioa negoziatu gura dute, eta soldatetan igoera eskatzen dute. Izan ere, aurreko bi urteetan soldatak izoztu egin zituzten, enpresaren egoeragatik, eta \"galera horien zati bat berreskuratu gura dugu\", dio CCOO sindikatuko Roberto Martínek. Bi urte horietako KPIak eguneratzea eskatzen dute beharginek. Martínek dioenez, \"enpresaren egoera hobea da bai eskaeretan bai emaitzetan, baina enpresak soldatak bere horretan utzi gura ditu, igoerarik barik, eta ez dugu onartzen\". Bestalde, Gizpuzkoako metal arloko konbenioan onurak badaude horiek ere ezartzea eskatzen dute.
Enpresak grebaren eragina txikitzeko ordutegien malgutzea ezarri duela azaldu dute sindikatuek; \"larunbatean lan egitea eskatu digute\". Baina Enpresa Komiteak asanbladara deitu du neurri horrekin ados ez dagoelako. LABek adierazi duenez, Enpresa Komitea bihar enpresara joango da, \"bozkatutakoa errespetatzeko eta greba bateratuta hasteko, pitzadurarik gabe\".