Udarako prest, atzo arratsaldean inauguratu zuten Eroski hipermerkatuaren aldamenean azken urtean atontzen jardun duten eta iazko aurrekontuan jasotako aisialdirako gune berria.
Udarako prest, atzo arratsaldean inauguratu zuten Eroski hipermerkatuaren aldamenean azken urtean atontzen jardun duten eta iazko aurrekontuan jasotako aisialdirako gune berria.
Eguerdian egin zuen bestalde, 243.000 euroko inbertsioagaz eratu duten gunearen hedabideen aurreko aurkezpena udal gobernuak. Jose Luis Navarro alkateak egin zituen gidari lanak. Laku artifiziala eta umeentzako uretako hainbat gailu ipini dituzte: txintxaunak, tirolina bat, lakuaren alde batetik bestera igarotzeko txalupatxoa...
Oraindik amaitu barik dauden lanen artean, gerizpea emango duten pergola bi eta farola berriak aipatu zituen alkateak. Parkeak behar duen elektrizitatea sortuko duen eguzki energia bidezko instalazioa ere eraikitzeke dago oraindik. Datorren urtean, bestalde, lursailaren beheko aldean erretegia eta mahaiak ipintzeko asmoa dutela azaldu zuen alkateak.