Aldaketak izango dira trafikoan datozen egunetan, Gerediaga parean

Anboto 2010ko uzt. 12a, 10:48

Hirugarren erreiaren lanak direla eta, by-pass bat egingo dute hilaren 16ra artean, gauez.

Hirugarren erreiaren lanak direla eta, by-pass bat egingo dute hilaren 16ra artean, gauez. Gaur gauetik uztailaren 14ko gauera arte, 21:30etik 06:00etara by-pass bat egokituko da Bilboko noranzkoan, Donostiarakoak bi norabideak hartuz. Hilaren 14tik 16ra bitartean, kontrakoa egingo dute denbora tarte berdinean: Donostiarako bidea itxiko dute eta Bilbokoan bi norabidetan zirkulatuko dute autoek. Bestalde, hilaren 16ra arte ere, goizeko 09:30etik 18:00etara, Bilboko noranzkoa errei bakarrera mugatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!