Asteburua jai-giro beroan igarotzeko egitarau oparoa Mendiola auzoan

Anboto 2010ko uzt. 9a, 13:51

Barikutik domekara, hiru egunetarako jaietarako egitarau zabal eta interesgarria atondu du Mendiola auzoko Jai Batzordeak.

Barikutik domekara, hiru egunetarako jaietarako egitarau zabal eta interesgarria atondu du Mendiola auzoko Jai Batzordeak. Bariku iluntzean, 19:00etan, Donien Atxa altxatu eta berakatz sopa dastatu ondoren, hiru talderen zuzeneko emanaldiak izango dira Mendiolan; Mañaria eta Izurtzako musikarien Silikosos, Sermond\'s elorriarrak, eta Iruñeko Bizardunak taldekoek girotuko dute 23:00etatik aurrera Mendiolako San Kristobal jaietako lehenengo gaua. Hiru jai-egunetako bigarrena da goizetik hurrengo egunera arteko egitaraua eskaintzen duena: 11:30etan meza, ezpatadantzarien ekitaldia 12:30ean eta herri bazkaria izango da ondoren. Bazkalostean, berriz, Andoni Egaña eta Igor Elortzaren bertso saioa izango da Mendiolako plazan. Ohiturazko artzai-txakur eta tortilla txapelketak, Antton bakarlari elorriarraren musika emanaldia eta Luhartz taldearen erromeria izango dira zapatu gauerako. Domekan, meza ondorengo Alluitz dantza taldearen emanaldiagaz amaituko dira jaiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!