Bihar iluntzean, 20:00etan, txopoa altxatuta emango diete jaiei hasiera.
Uztailaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Gaztelua auzoan jaiak. Bihar iluntzean, 20:00etan, txopoa altxatuta emango diete jaiei hasiera. Gura duten guztiek hartu ahal izango dute tortilla txapelketan parte, eta afaritarako batuko dira auzotarrak.
Domekan, 11:00etan, ohiturazko mezagaz abiatuko dute Gazteluko jaien bigarren eguna. Meza eta gero, jan-edanerako proposamena jasotzen du jaien egitarauak, eta Abadiñoko dantzarien emanaldia 12:00etan hasita. Umeentzako jolasak ere egongo dira 18:00etatik aurrera, gainera, auzoko jaietan.