Artzain-txakurren trebezia, gaur Urkiolan

Anboto 2010ko eka. 20a, 12:00

Saio bi egingo egingo dituzte artzain eta txakur parte-hartzaileek, gaur da lehenengoa: goizeko 11:00etan, Urkiolan izango da lehenengo ekinaldia.

Saio bi egingo egingo dituzte artzain eta txakur parte-hartzaileek, eta ekainaren 20an, domeka honetan, da lehenengoa: goizeko 11:00etan, Urkiolan izango da lehenengo ekinaldia. Bederatzi artzainek jardungo dute txapelketaren hamabosgarren edizioan; Iker Azkorbebeitia, Aitor Urien, Jose Urien, Asier Zabala, Kepa Ardanza, Karlos Ardanza, Jose Migel Etxebarria, Xabier Urien eta Angel Azkorbebeitiak. Jabeek irakatsitako abildadeak erakusten, artzainekin batera beste horrenbeste artzain-txakur izango dira protagonista. Domeka honetakoaren ondoren, uztailaren 10ean, Mendiolan egingo dute bigarren saioa. Arratsaldeko 17:00etan izango da Mendiolako hitzordua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!