EMAn erregulazio espedienteak ezarri gura dituztela salatu dute sindikatuek

Anboto 2010ko eka. 16a, 12:20

Sindikatuek diotenez, Abadiñoko El Material Aislante (EMA) enpresak 15 behargin kaleratu eta bi urterako Lan Erregulaziorako Espedientea ezartzeko asmoa du. Azken honen arabera, lanaren %30ean eragingo du neurriak.

Sindikatuek diotenez, Abadiñoko El Material Aislante (EMA) enpresak 15 behargin kaleratu eta Lan Erregulaziorako Espedientea ezartzeko asmoa du. Azken honen arabera, lanaren %30ean eragingo du neurriak bi urtez. Joan zen barikuan bildu ziren Enpresako zuzendaritza eta Enpresa komitea eta ez zuten akordiorik lortu. Sindikatuek diotenez, enpresak bi LEE horien eskakizuna aste honetan \"ofizialduko\" du, ondoren kontsulten epea zabalduko da. Sindikatuak bilera egutegien zain daude. EMA enpresan gatazka egoera luze doa, joan zen urtetik. Gehiengo sindikala duen LABek azaldu duenez, \"ez dugu despido traumatikorik onartuko\". Izan ere, izen eta abizena duten 15 kaleratze horietatik \"sei aurretiko erretiroak dira, bi bolondresak, baina beste zazpiak derrigorrezkoak\". ELAk adierazi duenez, \"kaleratzeko gura izan dituzten beharginak aukeratu dituzte, ez dute irizpiderik jarraitu\". Enpresa kaleratuko dituzten beharginekin banan banan hitz egiten dabiltzala salatu dute sindikatuek. ELAk dioenez, \"diru eskaintza konkretuak egiten dabiltza mehatxu tonuaz\". Eraikuntzako hodiak egiten dituen enpresan neurri hauekin 44 behargin geldituko dira. ELA barikuan bilduko da afiliatuekin. LAB sindikatua berriz, beharginak informatzen dabiltza, eta \"lanpostu guztiak mantentzeko borroka egiteko beharra ikusten dute\". Izan ere, bi urteko suspentsio EREa dela eta, \"aurrerago kaleratze gehiago\" egon daitezkeela uste du LABek. Egoera \"gogor\" honen aurrean \"beharginak bateratuta egotea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Eta enpresak jakin behar du kaleratzeen aurrean irmotasunez erantzungo dugula.\" Bestalde, \"beharginek krisiaren beldur \"ere badira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!