Eskualdeko zein Bizkaiko hainbat herritako bisitari piloa hartuko dute, ohiturak agintzen duenez, Urkiolako Santutegian. Doako autobusa izango da bertara.
Eskualdeko zein Bizkaiko hainbat herritako bisitari piloa hartuko dute, ohiturak agintzen duenez, Urkiolako Santutegian.
Domekan, goizeko 09:00etan hasita eta 13:00ak arte mezak ospatuko dituzte orduro santutegian, eta Mario Izeta, Bilboko gotzainak, emango du 12:00etako meza nagusia.
Trapagarango abesbatzaren emanaldia ere izango da, eta Abadiñoko Udalak eta abeltzainen elkarteak antolatuta, bertsolarien eta trikitilarien emanaldiak ere egongo dira eguerdi partean.
Aita San Antoniok bikotekidea topatzen lagundu diezaien eskatzeko, asko izango dira ohiturari jarraituz domeka honetan ere Urkiolako harriaren bueltan batuko direnak.
Aldundiak doako autobusa ipiniko du Urkiolara igotzeko.
Ordutegia:
Irteerak Durangotik: 10:00etatik 19:00etara, etengabeko zerbitzua, Madaletan plazatik.
Irteerak Abadiñotik: 9:00, 10:00 eta 11:00etan, Zelaieta-Txanportatik (BBKren aurrean), Traña-Matienatik (eskolen aurrean) igaroko da.
Itzulera Urkiolatik Traña-Matienara eta Zelaieta-Txanportara, 17:00 eta 18:00etan.