Abadiñoko udalekuetan 200 haur inguru izango dira

Anboto 2010ko eka. 7a, 10:39

Gurasoekin hilaren 15ean egingo da bilera, Errotan.

Gurasoekin hilaren 15ean egingo da bilera, Errotan. Aurten, 3-12 urte bitarteko 197 haur izango dira Abadiñoko udalekuetan, uztailaren 1etik 16ra. Bertan, aisialdi jarduerak egingo dira, guzti-guztiak euskaraz. Iaz 146 haur izan ziren Udaleko Euskara Sailak bultzatutako programa honetan. Udalak haurren gurasoei dei egin die, ekainaren 15ean Errota Kultur Etxean egingo den bilerara joan daitezen. Bertan, udaleku hauetan egingo diren jarduerei buruz hitz egingo da. Batzar horretan haurtzaindegi zerbitzua izango da, baina horretarako, parte-hartzaileek Errota edo Txanporta Kultur Etxeetara deitu behar dute, ekainaren 11 baino lehen. Izen eman duten 3-6 urteko 86 haurren gurasoen batzarra arratsaldeko 6:30ean izango da; 7-12 urteko 111 umeen gurasoena, ostera, ordubete geroago, 7:30ean. Aurten, euskararen aldeko Berbaro taldeak kudeatuko ditu Abadiñoko Udalak antolatu dituen udalekuok. Ekimen horren helburu nagusia 3-12 urte bitarteko haurrek aisialdia gustura eta giro euskaldunean igarotzea da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!