Inyectametalgo lan hitzarmena adostu dute

Anboto 2010ko eka. 6a, 08:00

Inyectametaleko beharginek eta enpresak lan hitzarmenaren inguruan akordioa lortu zuten joan zen astean.

Inyectametaleko beharginek eta enpresak lan hitzarmenaren inguruan akordioa lortu zuten joan zen astean. Enpresa komiteko presidenteak jakinarazi duenez, bizi dugun krisi egoera kontuan izanda, \"lortutako akordioa nahiko egokia da\". Adostutako lan hitzarmenean, KPI + %1 izango dute, eta aldi bateko beharginek ere norberaren aukerako egunak izango dituzte. Laneko segurtasuna hobetzeko jateko gune bat zehaztuko dute. Beharginek lan hitzarmena batzarrean bozkatu zuten, 151k alde bozkatu zuten, 20k kontra eta 4k zuri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!