Garai, Iurreta, Durango, Otxandio, Abadiño, Berriz eta Izurtzako hainbat dantza taldetan diharduten dantzariak batuko dira Abadiñon.
Gaur, Abadiñoko probalekuan egin du Gerediaga Elkarteak 38. Ezpatadantzari Eguna ospatzeko hitzordua. Durangaldeko zazpi herritako dantzariak batuko dira 17:00etatik aurrera ospatuko den Ezpatadantzari Egunean.
Herri bakoitzeko dantza taldeei argazkiak egin ostean 19:00etan egingo dute emanaldia. Durangaldean mendeetan gordetako Dantzari dantza eta Bizkaiko Ezpatadantza -ondoren, XX. mendearen hasieran, Bizkaiko gainontzeko herrietara zabaldutakoak- eskainiko dituzte lehenengo, eta soka-dantzagaz amaituko dute emanaldia.
Ezpatadantzari Eguna amaitzeko, bestalde, lagun arteko afaritarako deialdia egin du Gerediaga Elkarteak probalekuan bertan. Afalosterako, Ansorregi taldeagaz erromeria antolatu dute, bestalde, 23:00etatik aurrerako.
Garai, Iurreta, Durango, Otxandio, Abadiño, Berriz eta Izurtzako hainbat dantza taldetan diharduten dantzariak batuko dira Abadiñon.