Bigarren asteburua duten Zelaietako San Trokaz jaien egitarauan ere jasotako jaia da Talde Batuak dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko antolatu dutena.
Bigarren asteburua duten Zelaietako San Trokaz jaien egitarauan ere jasotako jaia da Talde Batuak dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko antolatu dutena.
Taldeak bizi-bizirik iraun duen denbora horretan taldean dantzari jardun duten belaunaldi ugarietako dantzari taldeak batuko dira gaurko ekitaldian. Guztira, nesken 11 talde eta mutilen 13 talde batuko dira eguerditik aurrerako Zelaietako hitzorduan.
Dantzari ohien kalejira eta dantza-saioagaz hasiko dira, 12:30ean, Talde Batuak dantza taldearen urteurreneko ekitaldiak. Gero, 14:30ean Ferialekuan, herri-bazkaria egingo dute lehenengo, eta 17:30ean leku berean egingo duten erromerian berriro dantzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek ondoren.
San Trokaz jaien egitarauan jasota dagoen Talde Batuak dantza taldearen urteurrena ospatzen den egunean, baina arratsaldez, umeendako jolastokia ipiniko dute, 16:30etik 19:30era, Ferialekuan. Gauera arte hainbat jairako proposamen antolatu dituzte.