Eguazten iluntzean akordio batera heldu eta abuztura arte eguenero egin behar zuten greba bertan behera uztea erabaki zuten beharginek asanbladan.
Abamotor Energia Abadiñoko enpresako beharginak eta zuzendaritza eguazten iluntzean akordio batera heldu eta abuztura arte eguenero egin behar zuten greba bertan behera uztea erabaki zuten beharginek asanbladan.
CCOO sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, \"enpresak mailegu bat eskatu du, eta abuztuan jasoko duenez ordurarte ordainketa zatikatuta egingo du; denoi berdin\". Aurrerapen moduan 500 euro emango die enpresak beharginei, eta falta dena hurrengo hilean. Sindikatuak azaldu duenez, \"ordainketak momentuan nahiko genituzke, baina pozteko moduko erabakia da, enpresak orain arteko burugogorkeria alde batera utzi duelako\" eta enpresaren jarreran \"aurrera pausua\" izan dela adierazi du CCOOk.
Beharginak greba egiten joan zen eguenean hasi ziren, CCOOek azaldu zuenez, \"enpresa urtebetean zebilelako soldatak berandu ordaintzen, eta orain bi hiletik hona soldatak ez ordaintzen\". Aste honetan izandako bi batzarretan egoera konpondu dute.