Kamineroaren etxea bota zuten martitzen arratsaldean

Anboto 2010ko mai. 21a, 14:30

Martitzen goizean arrakala handiak zituela ohartu ziren, eta botatzeko erabakia hartu zuten, ertzain batek Anbotori jakin eragin dionez. Arratsaldeko 16:00etan hasi zuten kamineroaren etxea eraisteko prozesua, eta 16:40rako amaitua zeukaten. Errepidera ematen zuen horma botatzeko, trafikoa geratu zuten bost bat minutuz. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Jose Luis Navarro alkatea izan ziren bertan, lana koordinatzen eta jarraitzen. Etxe horretan familia bat bizi izan da azkenaldian, \'okupa\' legez. Bestalde, inguruan martxan ipinitako eraikuntza lanekin inguratuta egon da lehendik ere zaharkituta zegoen baserria. Eraikina egoera horretan ikusita, Jose Luis Navarro alkateak Aldundiko Herri-lan Sailari eraikina botatzeko edo eraberritu eta erabileraren bat emateko [a/]http://www.anboto.org/albistea/7361/kamineroaren-etxeari-irtenbidea-ematea-eskatu-du-udalak/[a]eskaera[/a] egin zion joan zen apirilean. [img]http://www.anboto.org/images/7600/7615/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!