"Ordainketak eguneratzea" eskatzen dute beharginek

Anboto 2010ko mai. 18a, 10:07

Abamotor Energia Abadiñoko enpresako 35 beharginak eguenero greba egiten hasi dira, soldatak ordaintzen ez dizkietelako.

Abamotor Energia Abadiñoko enpresako 35 beharginak eguenero greba egiten hasi dira, soldatak ordaintzen ez dizkietelako. CCOO sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, \"enpresa urtebete dabil soldatak berandu ordaintzen eta orain bi hilabete soldatak ez ordaintzen hasi dira\". Egoera \"txarrera\" doala eta enpresak ez duela \"kasurik egiten\" dio sindikatuak. Beraz, ostegunero momentuz abuztuaren 5era arte greba egitea erabaki dutela aipatu du CCOO sindikatuak, \"ostegunetan produkzioa gelditzen dugu, behargin guztiek egiten dugu greba\". Orain \"enpresaren erantzunaren zain\" daude. Motor, motobonba eta elektrogenoak eraikitzen dituen enpresan \"lana badago; egoera hau enpresaren burugogorkeria da\". Beharginak eguenean bigarrenez enpresaren aurrean mobilizatu ziren \'Patricio ordaindu zor diguzuna eta... egunerako\' lemapean. CCOOeko ordezkariak dioenez, enpresan behargin gazteak daude eta hipotekak dituzte: \"ordainketak eguneratzea besterik ez dugu eskatzen\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!