Dagoeneko maiatzean gaudela, eta Talde Independienteko Gobernuak oraindik ere aurtengo aurrekontuak ez dizkiela aurkeztu salatu dute jeltzaleek. Ondorioz, \"Gobernuak urte honetarako dituen egitasmoen berririk\" ez dutela azpimarratu dute jeltzaleek komunikabideetara bidalitako oharrean.

Jose Luis Navarro alkateari \"inguruan duen Gobernu taldeak huts egin\" diola ere esaten du EAJk oharrean: \"desgobernu egoera batean\" dagoela Abadiñoko Udala. Aurrekontuak aurkeztu barik egotea kritikatu duen oharrean bestalde, herritar guztien interes orokorraren gainetik alkateak \"Matiena auzoagatik\" erakutsi duela interes gehiago ere azpimarratu dute EAJko kideek.
Iazko aurrekontuen alde bozkatu zutela gogorarazi dute idatzian jeltzaleek, baina egungo egoeran, diotenez, \"eta oraindik aurrekontu proiekturik jaso barik, asko pentsatuko dugu aurrekontuen gaian Gobernuagaz lankidetzan jardutea\".