Urteroko zita izan zuten, joan zen zapatuan, gerediagatarrek; maiatzaren bigarren larunbatean egiten dute auzo-bazkaria.
Urteroko zita izan zuten, joan zen zapatuan, gerediagatarrek; maiatzaren bigarren larunbatean egiten dute auzo-bazkaria.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, \"auzotar gehienak batzen garen urteko egun bakarra da\". Meza ondoren, auzoko dantzariekin eta irlanderekin, trikitiagaz eta bertsoekin amaitu zituzten goizeko ekitaldiak. Ondoren, \"Plateruenean gozo-gozo bazkaldu genuen eta erromeria alaiagaz gozatzeko aukera izan genuen iluntzera arte\", diote antolatzaileek.