Hirigintzari eta generoari buruz jarduteko gonbitea

Anboto 2010ko mai. 11a, 11:04

Herriko hirigintza diseinuaren eta azpiegituren inguruko azterketa egitera gonbidatu ditu herritarrak Udaleko Berdintasun sailak, azterketa hori emakumeen ikuspegitik egitera, hain zuzen. Maiatzaren 24, 25 eta 26rako, eta ekainaren 5, 14, 15 eta 26rako egin dituzte hitzorduak.

Herriko hirigintza diseinuaren eta azpiegituren inguruko azterketa egitera gonbidatu ditu herritarrak Udaleko Berdintasun sailak, azterketa hori emakumeen ikuspegitik egitera, hain zuzen. Maiatzaren 24, 25 eta 26rako, eta ekainaren 5, 14, 15 eta 26rako egin dituzte hitzorduak. Hirigintza antolamendua diseinatzerakoan duela gutxira arte emakumezkoen ikuspegia ez dela aitzat hartu izan nabarmendu, eta \"arlo horretan dauden gabeziak jasotzeko\" helburua dutela tailerrok azaldu du Berdintasun arloko Argi Abad zinegotziak. Besteak beste, segurtasunagaz eta irisgarritasunagaz lotutako hobekuntzak proposatzea da azterketaren bitartez lortu gura dutena. Maiatzerako eta ekainerako, formatu biko bilerak antolatuko ditu Berdintasun sailak: batetik, emakumezkoek euren ekarpenak egin ditzaten, maiatzaren 24an eta ekainaren 14an, 18:00-20:00etara, Txanporta kultur etxean; maiatzaren 25 eta 15ean, ordu berean Errota kultur etxean diren tailerrak antolatu dituzte: herriko emakume elkarteetako kideei luzatu diete tailer hauetan parte hartzeko gonbitea. Hirigintzari eta genero ikuspegiari buruzko euren iritziak konpartitu gura lituzketen emakume zein gizonezkoentzako, ekainaren 5 eta 26an egin dute hitzordua. Tailerretan parte hartzeko, aurrez herriko kultur etxeetan edo Udaleko Berdintasun arloan izena eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!