San Trokaz jaietako egitarauaren berri eman dute, eta bertan talde musikal esanguratsuak azaltzen dira. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.
San Trokaz jaietako egitarauaren berri eman dute, eta bertan talde musikal esanguratsuak azaltzen dira. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.
Ruper Ordorika, Su Ta Gar, Reincidentes eta Zea Mays taldeek joko dute, besteak beste, Abadiñoko San Trokaz jaietan. Hilaren 12an hasi eta 23ra arte luzatuko dira ekitaldiak; aurten bi asteburutan jarduteko apustua egin dute. Musikak indar berezia hartuko du, izan ere, estilo ugaritako hainbat taldek parte hartuko dute. Bariku honetan Ordorikak joko du, zapatuan Su Ta Gar eta Zea Maysek, 21ean Reincidentes eta Governorsek, eta 22an erromeria izango da Amaiur taldeagaz.
Bestalde, antolatutako 35 ekitaldien artean Talde Batuak dantza taldearen 40. urteurrena dago. Maiatzaren 22an ospatuko dute data esanguratsu hori, 200 dantzariren parte-hartzeagaz.
Umeentzako eskaintza indartu dutela, nabarmendu dute, gainera. Porrotx pailazoa eta Txan magoa hurreratuko dira 14an eta 15ean, hurrenez hurren. Batzordeko arduradunek adierazi dutenez, jai-programa \"ezin hobea\" da, eta \"txosna-batzordeak, gaztetxeak, jai-batzordeak, herriko jendeak eta Udalak batera egindako lanaren ondorioa da\". 70.000 euroko aurrekontua izan dute egitaraua osatzeko.