Askaturock Eguna aurkeztu dute

Anboto 2010ko mai. 10a, 10:46

Maiatzaren 29an euskal presoen eskubideen aldeko jaia ospatuko da Abadiñon, musikari, senide eta gazteek antolaturik.

Maiatzaren 29an euskal presoen eskubideen aldeko jaia ospatuko da Abadiñon, musikari, senide eta gazteek antolaturik. Presoen eskubideen alde eskualdean hainbat eremutan mugitzen diren talde eta pertsonek jaia eta aldarrikapena uztartzen duten ekimen bat ipini dute martxan: Askaturock eguna. Aurkezpenean azaldu dutenez, \"auzolanaren bitartez sortutako ekimen honek elkartasuna adieraziko die Durangaldeko errepresaliatuei\". Goizean eztabaidarako tartea hartuko dute, eta gero bazkaria izango da, babajana hain zuzen ere. Bertsolariegaz batera Antton musikariak girotuko du bazkalostea. Arratsaldean kontzertuak hasiko dira Gaztetxean, eta gauean probalekuan jarraituko du festak: Vendetta, Des-kontrol eta Iheskide taldeek joko dute. Azken talde honek bere hirugarren diskoa kaleratu berri du, eta Abadiñokoa izango ei da \"zuzenean ikusteko aukera bakarrenetarikoa\", antolatzaileen esanetan. Orain urte bi Gaizka taldekidea espetxeratu zuten eta euren itzulera izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!