Gaur amaituko dira Sanprudentzioak

Anboto 2010ko mai. 9a, 11:00

Bi aste t\'erdiko jaiaren ostean, gaur esango diete agur traña-matienarrek Sanprudentzioei. Ekitaldi ugari izan dira aurtengo jaietan, eta jende asko hurreratu da kanpotik ere festaz gozatzera.

Bi aste t\'erdiko jaiaren ostean, gaur esango diete agur traña-matienarrek Sanprudentzioei. Ekitaldi ugari izan dira aurtengo jaietan, eta jende asko hurreratu da kanpotik ere festaz gozatzera. Hala ere, gaur ere izango da zer egina Traña-Matienako kaleetan. Hona hemen jaiei agur esateko egitaraua: Maiatzak 9, domeka 12:00etan, Umeentzako jolasak Traña plazan. 12:30ean, Perretxiko pintxoak eta salda Trañabarren etorbidean, Geredixa mikologi elkarteak eratuta. 12:30ean, Potxin eta Patxin pailazoak Trañabarren etorbidean. 18:30ean, V. Danborrada, De Norte a Sur taldeak antolatuta. Sugarri txarangak alaituko du danborrada. 20:00etan, Donien Atxa botako dute, jaiak agurtuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!