Sanprudentzio jaietako bigarren asteburuan bete-betean sartuta, kontzertu nagusia eskainiko dute gaur gauean The Bond Scott Band katalanek. AC/DC taldearen bertsioak egiten dituzte, rockzaleen gozamenerako. Los Carniceros del Norte, Metalmania eta La Leñera taldeek joko dute aurretik.
Sanprudentzio jaietako bigarren asteburuan bete-betean sartuta, kontzertu nagusia eskainiko dute gaur gauean The Bond Scott Band katalanek. AC/DC taldearen bertsioak egiten dituzte, rockzaleen gozamenerako.
Festa eta neke ugari atzean izan arren, oraindik ere jaietarako gogotsu daude Traña-Matienako bizilagunak. Gaur herri-bazkaria eta kalejira izango dituzte, besteak beste.
Gauari dagokionez, The Bon Scott Band taldea gonbidatu dute aurten Traña-Matienako jaietako rock jaialdira. AC/DC talde ezagunaren bertsioak zuzenean eskaintzera dator talde kataluniarra. Los Carniceros del Norte, Metalmania eta La Leñera taldeek joko dute aurretik, Traña plazan, jaietako bigarren asteburuko egitarauaren barruan. 22:00etan hasiko da jaialdia.