Domeka iluntzean Donien Atxa kendu arte jaia Traña-Matienan

Anboto 2010ko mai. 7a, 13:15

Traña-Matienako San Prudentzio jaien bigarren asteburua da gaurtik domekara artekoa. Gaur iluntzean, eta zapatu eta domeka egun guztian zehar, jaiak amaitutzat emateko askotariko aukerak daude. Egitarauan, besteak beste Irati taldearen koreografia jaialdia, frontenis txapelketaren finala eta diskoteka ditugu aukeran.

Traña-Matienako San Prudentzio jaien bigarren asteburua da gaurtik domekara artekoa. Gaur iluntzean, eta zapatu eta domeka egun guztian zehar, jaiak amaitutzat emateko askotariko aukerak daude. Egitarauan, besteak beste Irati taldearen koreografia jaialdia, frontenis txapelketaren finala eta diskoteka ditugu aukeran. Maiatzaren 7 eta 8an dira San Prudentzio jaietako azken egun biak, eta goizetik gauera arte, ume zein helduen gozagarri izan daitezkeen ekitaldiak antolatu ditu Jai Batzordeak. Umeentzako parkea 11:30etan, eta quad zirkuitua 12:00etan egongo da Galizia plazan bihar, eta herriko tabernek, txosnek eta Udalak antolatuta, bazkari herrikoia dago Traña plazan. Bazkalostetik gauera arte ere, jaia gura duenak hainbat proposamen topatuko ditu Traña-Matienara gerturatuta. Zapatu gauean dute bestalde, rock-zale guztiek Traña plazan hitzordua: Los Carniceros del Norte, Metalmania, La Leñera, eta The Bond Scott Band taldeen kontzertua dago 23:00etan iragarrita. Maiatzaren 9an, domekan, 20:00etan Donien Atxa kendu eta 2010eko jaiak amaitutzat eman aurretik ere, bestetik, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia Trañabarren etorbidean 12:30etan, eta De Norte a Sur taldeak eta Sugarri txarangak girotutako danborrada izango dira jaiak borobiltzeko aukeran.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!