Gizarte laguntzen araudia berrikusi eta aldatu dute

Anboto 2010ko mai. 7a, 13:23

Bizkaiko Aldundiak gizarte laguntzak kudeatzeko araudian egin dituen aldaketak aintzat hartu eta berrikusi ondoren Ongizate Batzordean onartutako aldaketak aho batez onartu zituzten, joan zen asteko osoko bilkuran. Orain hamar urtetik berrikusi barik, "zaharkitua" zegoen araudia "gaurkotu" egin dute. Jeltzaleek, ezker abertzaleak zein Udal Gobernuko Talde Independienteak aho batez onartu zuten ordenantza berrikusten hiru hilabetez jardun dutela azaldu du Ongizate Batzordeko lehendakari den Marisa Vázquezek, eta gizarte laguntzailearen aholkularitzagaz egin dituztela moldaketak. Bigarren etxebizitza bat daukanak ezingo du, ordenantzan egindako aldaketen arabera, Udaleko Ongizate Sailaren diru-laguntzarik jaso, eta urtean 12.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituztenek ere ez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!