Berdintasuna eta errespetua zutabe izatera bultzatu asmoz, sexismoaren kontrako gidak eta preserbatiboak banatuko dituzte. Martitzen iluntzean Donien Atxa altxatu zutenetik, bistakoa izan da aste guztian jai-giroa Traña-Matienan. Jai batzordeak astebururako ere ekitaldi sorta antolatu du.
Berdintasuna eta errespetua zutabe izatera bultzatu asmoz, sexismoaren kontrako gidak eta preserbatiboak banatuko dituzte.
Martitzen iluntzean Donien Atxa altxatu zutenetik, bistakoa izan da aste guztian jai-giroa Traña-Matienan. Eguazteneko San Prudentzio Egunetik, aurten berreskuratu duten Jai Batzordeak osatutako askotariko ekitaldiak izan dituzte abadiñarrek aukeran.
Oraindik, Matienan egun askotarako dagoen egitaraua eta jaia gura beste gozatzera eta jaietan ere berdintasuna eta errespetua zutabe izatera bultzatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak herritarrak: sexismoaren kontrako gidak eta preserbatiboak banatuko dituzte jaietan.
Asteburuko egitaraua:Apirilak 30, barikua
- 19:30ean, poteoa, Tamega txarangak alaituta.
- 21:00etan, San Prudentzio Texas Holdem Poker Txapelketa eskoletako gimnasioan.
- 23:00etan, Ritmo Joven taldearekin jaialdia Trañabarren etorbidean.
- 23:00etan, Kontzertuak Traña plazan: Ymotek, Alerta eta Tres41.
Maiatzak 1, zapatua
- 10:00etan, Benjamin mailako areto- futbol partidua eskoletan: Traña-Matiena H.E. A – ETK A.
- 10:30ean, Txistularien kalejira.
- 11:30ean, Areto-futbol neurketak eskoletan: Traña-Matiena A, B eta Nevers.
- 12:00etan, Paella txapelketa merkatu plazan.
- 13:00etan, Iluntze dantza taldearen saioa.
- 16:00etan, \'Ugasio\' txapelketa merkatu plazan.
- 16:30ean, Eriz magoa merkatu plazan.
- 17:00etan, San Prudentzio Pilota Txapelketaren finala frontoian.
- 17:30ean, Brasilgo dantza erakustaldia: Rio Samba Show, merkatu plazan.
- 18:00etan, Xake erakustaldia Pino plazan.
- 18:00etan, Tortilla Txapelketa merkatu plazan.
- 22:00etan, Su artifizialak.
- 22:30ean, Bertsolariak frontoian: Eñaut Uruburu, Miren Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile: Eneko Abasolo Abarkas.
- 23:00etan, jaialdia Trañabarren etorbidean: Casting.
Maiatzak 2, domeka
- 10:00etan, Txistularien kalejira. Goizean zehar, txahala erreko du Geu Be elkarteak Traña plazan.
- 10:30ean, Nekazari, artisau eta abeltzainen azoka Traña plazan.
- 19:00etan, Herri-kirolak Traña plazan.