Eguaztenean eskolaren aldamenean inauguratu zuten eraikinean, ileapaindegia, sukaldea, barra eta egongela dituzte jubilatuek aukera, besteak beste.
Eskolaren aldamenean inauguratu duten eraikinean, ileapaindegia, sukaldea, barra eta egongela dituzte jubilatuek aukera, besteak beste.
Traña-Matienako osasun zentroa handitu ahal izateko -anbulategiaren alboan Jubilatuen Etxeak hartzen zuen lekua erabili ahal izateko- orain urte bi jubilatuentzako leku berri baten bila jardun zuen Gobernuak, eta hainbat aukera aztertuta Matienako eskolaren aldamenekoari iritzi zioten egokiena.
Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak lagatako eskola zaharren eraikinean inauguratu zuten atzo Jubilatuen Etxe berria. Talde Independienteko Udal Gobernuak, dena dela, Jubilatuen Etxearen kokapen hau behin-behinekoa dela eta eraikina etorkizunean berriro Hezkuntza Sailaren jabetzara bueltatuko dela azpimarratu du hainbat bider. Jubilatuen elkartearen behin betiko egoitza, Pierburg enpresaren ondoan eraikiko dituzten etxebizitzen beheko solairuan egingo ei dute.
Espainiako Gobernuaren 289.050 euroko diru-laguntzagaz finantzatu dute obra.