Sanprudentzioak hasi dira

Anboto 2010ko api. 28a, 17:40

Martitzen arratsaldean hasi ziren Traña-Matienako jaiak, Donien-Atxaren igoeragaz. Asteburuan ekitaldiak ugarituko dira: paella txapelketa, pilota txapelketako finalak, txarangak... Ez da animaziorik faltako maiatzaren 9ra arte.

Martitzen arratsaldean hasi ziren Traña-Matienako jaiak, Donien-Atxaren igoeragaz. Asteburuan ekitaldiak ugarituko dira: paella txapelketa, pilota txapelketako finalak, txarangak... Ez da animaziorik faltako maiatzaren 9ra arte. [imgd]http://www.anboto.org/images/7400/7482/1.jpg[/imgd]Txopoa igo eta indarrez hasi ziren atzo Traña-Matienako jaiak. Dantza saioa egin zuten Iluntze taldekoek, eta animazioa nagusi izan zen hortik aurrera. Gaur, San Prudentzio eguna da Abadiñoko auzo honetan. Batez ere, umeentzako ekitaldiak prestatu dituzte jai batzordekoek. Festak asteburuan jarraituko du, kontzertu, ikuskizun eta ekimen ugarirekin. Asteburuko egitaraua: Apirilak 30, barikua - 19:30ean, poteoa, Tamega txarangak alaituta. - 21:00etan, San Prudentzio Texas Holdem Poker Txapelketa eskoletako gimnasioan. - 23:00etan, Ritmo Joven taldearekin jaialdia Trañabarren etorbidean. - 23:00etan, Kontzertuak Traña plazan: Ymotek, Alerta eta Tres41. Maiatzak 1, zapatua - 10:00etan, Benjamin mailako areto- futbol partidua eskoletan: Traña-Matiena H.E. A – ETK A. - 10:30ean, Txistularien kalejira. - 11:30ean, Areto-futbol neurketak eskoletan: Traña-Matiena A, B eta Nevers. - 12:00etan, Paella txapelketa merkatu plazan. - 13:00etan, Iluntze dantza taldearen saioa. - 16:00etan, \'Ugasio\' txapelketa merkatu plazan. - 16:30ean, Eriz magoa merkatu plazan. - 17:00etan, San Prudentzio Pilota Txapelketaren finala frontoian. - 17:30ean, Brasilgo dantza erakustaldia: Rio Samba Show, merkatu plazan. - 18:00etan, Xake erakustaldia Pino plazan. - 18:00etan, Tortilla Txapelketa merkatu plazan. - 22:00etan, Su artifizialak. - 22:30ean, Bertsolariak frontoian: Eñaut Uruburu, Miren Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile: Eneko Abasolo Abarkas. - 23:00etan, jaialdia Trañabarren etorbidean: Casting. Maiatzak 2, domeka - 10:00etan, Txistularien kalejira. Goizean zehar, txahala erreko du Geu Be elkarteak Traña plazan. - 10:30ean, Nekazari, artisau eta abeltzainen azoka Traña plazan. - 19:00etan, Herri-kirolak Traña plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!