"Martitzenerainoko ultimatuma" eman diote beharginek enpresari

Anboto 2010ko api. 28a, 09:41

Inyectametal enpresan geldi jarraitzen du hitzarmenaren inguruko akordioak, eta beharginek astearterainoko ultimatuma eman diote enpresari. Aldaketarik ez badago beharginek \"mobilizazioak gogortuko\" dituzte.

Inyectametal enpresan geldi jarraitzen du hitzarmenaren inguruko akordioak, eta beharginek astearterainoko ultimatuma eman diote enpresari. Aldaketarik ez badago beharginek \"mobilizazioak gogortuko\" dituzte. Inyectametal enpresa komiteko presidentea eta gerentea martitzenean batzartu ziren baina enpresa komiteko presidenteak azaldu duenez, ez zuten hitzarmenaren inguruko akordiorik lortu, eta gerenteak ez zuela ezer mugitzeko asmorik azaldu omen zion. Beraz, Komiteko presidenteak azaldu duenez, \"astearterainoko ultimatuma eman diot\", eta aldaketarik ez badago \"mobilizazioak gogortuko ditugu\". Martitzenean egoerak bere horretan jarraitzen badu, \"komiteak batzarra egingo du eta orduan erabakiko dugu zer egin\", adierazi du. Baina pentsatuta dituzten ekintzen artean, pankartak Durango eta Eibarren, gerentea bizi den tokian ere ipintzea, edo enpresaren aurrean plantoak egitea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!