Donien Atxagaz batera lehertuko dira gaur Sanprudentzioak

Anboto 2010ko api. 27a, 08:34

Arratsaldeko 19:00etan, koadrila guztien bilera izango da Trañako zubian. Horren ostean, 20:00etan, altxatuko dute Donien Atxa. Zo Zongo txarangak alaituko du hasierako giroa. Iluntze dantza taldearen saioa ikuysteko aukera izango da, eta urteko lagun ospetsuena saritzeko ekitaldia ere egingo dute, ohiturari jarraituz.

Arratsaldeko 19:00etan, koadrila guztien bilera izango da Trañako zubian. Horren ostean, 20:00etan, altxatuko dute Donien Atxa. Zo Zongo txarangak alaituko du hasierako giroa. Iluntze dantza taldearen saioa ikusteko aukera izango da, eta urteko lagun ospetsuena saritzeko ekitaldia ere egingo dute, ohiturari jarraituz. Aspaldian betetzen ez zen tradizioa berreskuratuko du aurten Jai Batzordeak. Izan ere, sasoi batean txopoa altxatzeagaz batera hasten ziren Traña-Matienako jaiak. Azkeneko urteetan aurreko asteburuan ere hainbat ekintza antolatu izan dituzte. Denak ez zeuden gustura, ordea, erabaki horregaz: \"Hainbat bizilagunek jaietako zapia ez zuten txopoaren igoerara arte janzten, protesta moduan\", azaldu du Jon Larruskain Jai Batzordeko kideak. Bestela, ohi den legez, askotariko ekitaldi sorta osatu dute jaietan. Gainera, aurten Jai Batzordea arduratu da ekitaldiak antolatzeaz. Hori ere nobedadea da, hainbat urtean Jai Batzordea deseginda egon delako eta Udala bakarrik arduratu izan delako egitaraua osatzeaz. Aurtengo aurrekontua iazkoa baino 5.000 euro gutxiagokoa da; 70.000 eurogaz moldatu behar izan dute antolatzaileek.

Ekitaldi sorta

Deneriko ekitaldiak izango dira maiatzaren 9a bitartean. Bihar, San Prudentzio eguna ospatuko dute Traña-Matienan, eta batez ere umeentzako aisialdi ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek. Dena dela, animaziorik ere ez da faltako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!