Udalak laguntzen duen sei egitasmoetako bat da Alberto Delgado gazte abadiñarrak aurrera daramana.
Udalak laguntzen duen sei egitasmoetako bat da Alberto Delgado gazte abadiñarrak aurrera daramana.
Alberto Delgadok gazteentzako eta emakumeentzako bi harrera-zentro eraikitzeko lanak sustatzen dihardu Indian, Hijos del Amor Misericordioso erlijio-kongregazioak bultzatutako zereginaren barruan. Abadiñoko Udalak 10.000 euroko diru-laguntza eman zion proiektuari 2009. urtean; guztira, 57.040 euroko laguntza eman zuen Udalak proiektu horiek egiteko.
Abadiñoko Gizarte Ongizate Arloko zinegotzia den Marisa Vázquezek azaldu duenez, Udalak antzeko diru-laguntza emango die aurten plan horiei. Zinegotziak nabarmendu du 57.040 euroko partida udal-aurrekontu osoaren %0,7 ere ez dela, eta oso garrantzitsua dela, \"jende askoren bizitza hobetzeko aukera ematen duelako\". Alabaina, zinegotziak argitu duenez, \"ez dira inola ere murriztuko Udalak bertan bizi direnei ematen dizkien gizarte-laguntzak\".
Delgadok lau urte daramatza Indiako Kerala eskualdean, eta familiako zamak dituzten emakumeentzat eta tsunamiren eragina izan zuten eta gizartean baztertuta dauden gazteentzat izango dira eraikitzen ari diren bi harrera-etxeak.
Abadiñoko Udalak laguntzen dituen gainerako proiektuak honakoak dira: Managuan etxebizitzak berreraikitzekoa, adinekoentzako zentroa Kuban, haur errusiarrak hartzekoa, elikagaiak Tinduf-era bidaltzekoa eta Kolonbiako haurrei laguntza ematekoa.
[img]http://www.anboto.org/images/7400/7476/1.jpg[/img] Ezkerretik hasita hirugarrena da Alberto Delgado.