"Osasun zentroa ez handitzeko erabakia Jaurlaritzaren erantzukizun faltaren ondorio da"

Anboto 2010ko api. 21a, 15:14

Komunikabideetara gaur helarazitako oharrean salatzen dute jeltzaleek, \"aurrekontu falta dela-eta Matienako osasun zentroa zabaltzea bertan behera utzi duela Osakidetzak\".

Komunikabideetara gaur helarazitako oharrean salatzen dute jeltzaleek, \"aurrekontu falta dela-eta Matienako osasun zentroa zabaltzea bertan behera utzi duela Osakidetzak\". Idatzian, \"erabakia Eusko Jaurlaritzaren partetiko erantzukizun faltaren\" ondorio dela azpimarratu dute. Matienako Osasun zentroaren zabaltzea, egungo anbulategiaren aldameneko lokaletara (orain arte jubilatuen egoitza izan denera) egitea zela Udal Gobernuaren asmoa \"gogora ekarri\" gura izan dute jeltzaleek, eta horretarako, \"apirilaren 27 honetan inauguratu duten kokapen probisionalera\" aldatu dute jubilatuen egoitza. Jeltzaleek kritikatzen dutenez, 350.000 euroko kostua izan du osasun zentrua zabaldu ahal izateko helburuz egindako jubilatuen egoitzaren leku aldaketak. Talde Independienteko Navarro alkateak, anbulategiaren zabaltzea egin ahal izateko aukera bakar moduan aurkeztu zuela jubilatuen egoitzaren aldaketa ere salatzen du EAJk. Eta orain ia urte biko udalbatzarretako eztabaiden ondoren, \"Navarroren berbak sinestuta euren hasierako kontrako iritzia aldatu\" zutela diote jeltzaleek Axier Garate bozeroaleak sinatutako oharrean. Osakidetzak Traña-Matienako osasun zentroa zabaltzeko ez duela ezelako inbertsiorik egingo jakin dutenean, \"engainatuta\" sentitu direla nabarmentzen dute jeltzaleek. Amaitzeko, \"azalpen publikoa eman dezala\" eskatu diote alkateari, eta \"arazoa konpontzeko zer proposatzen duen adierazi dezala\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!