Inyectametal enpresako langileek bidezko hitzarmena eskatzen dute

Anboto 2010ko api. 21a, 10:39

Martitzen gauean langileek batzar orokorra egin zuten eta orduan erabaki zuten ekintzen protokoloekin hastea

Inyectametal enpresako langileak urtarriletik daude hitzarmena negoziatzen eta LAB sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, bost batzar egin dituzte enpresa eta beharginak dagoeneko baina ez dute akordiorik lortu, eta enpresaren aldedik \"pasibotasuna\" dagoela adierazi du. Martitzen gauean langileek batzar orokorra egin zuten eta orduan erabaki zuten ekintzen protokoloekin hastea, hau da, bidezko hitzarmen baten alde leloa duten kartelez josi dute enpresa eta Traña-Matienako kaleak. Hasierako pausua hori izango dela aipatu du LAB sindikatuko ordezkariak, \"orain enpresaren erantzunaren zain gaude, enpresak jokabidez aldatzen duen eta gero ikusiko dugu ekintzekin jarraitu edo ez\". Aluminio galdaketa egiten duen enpresa honetan 225 behargin daude lanean. Langileek eskaera ekonomikoak egiten dituzte batik bat; bez-a eta apur bat gehiago, hobari finkoa parekatu...
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!