Apirilaren 24tik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko dira Traña-Matienako jaiak. Joseba Gonzalez gazte abadiñarrak irabazi du kartel lehiaketa, 300 euroko saria jasoz.
Aurtengo San Prudentzio jaien egitarauaren berri eman du. Apirilaren 24tik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko dira Traña-Matienako jaiak. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.
Udalak bidalitako prentsa oharrak azaltzen duenez, Jai Batzorde berriak prest du dagoeneko jaietako egitaraua. Jose Luis Navarro alkateak, zera esan du: oso pozik gaude programa honekin, herriko jendeak bultzatu baitu zuzenean, eta, beraz, gure esker ona adierazi nahi diegu herritar horiei\".
50 ekitalditik gora izango dira apirilaren 24tik maiatzaren 9ra bitartean. Animazioa, haurrentzako ekitaldiak, paella lehiaketa, bazkaria eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Maiatzaren 8ko kontzertuan The Bond Scott Band taldeak joko du, AC/DCren bertsioak eginez. Los Carniceros del Norte, Metalmania, eta La Leñera taldeak ere igoko dira Traña-Matienako oholtzara.
Urteroko bertso saioan Miren Amuriza, Eñaut Uruburu, Angel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallusek abestuko dute, Eneko Abasolo \'Abarkas\' gai-jartzaile izango dutelarik. Bestalde, aipatzekoa da aurten Galiza plaza berreskuratuko dutela hainbat ekitaldi burutzeko.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7300/7381/1.jpg[/imgd]
Kartel lehiaketa
Joseba Gonzalez abadiñarrak irabazi du kartel lehiaketa; aurtengoa hirugarrena du segidan. 300 euro poltsikoratu ditu, ordenagailuz egin duen irudi batengatik. Traña-Matienako informazio ohola agertzen da irudiaren atzealdean. Saria irabazteagatik \"oso pozik\" agertu da 26 urteko gaztea. Herriko onenaren saria Carmen Elena Linares Veladok lortu du, 200 euro eskuratuz.