Aurtengo bigarren seihilekoan zozketatuko dituzte babes ofizialeko 69 etxebizitza berri eraikiko ditu promotore pribatu batek Muntsaratzen.
Aurtengo bigarren seihilekoan zozketatuko dituzte babes ofizialeko 69 etxebizitza berri eraikiko ditu promotore pribatu batek Muntsaratzen.
Etxebizitzak esleitzeko zozketa Etxebide Eusko Jaurlaritzaren erakundearen esku uztea erabaki zuten martxoaren 30ean Abadiñoko Udalean egin zuten udalbatzan. Iazko urrian egin zuten zozketan bezala, Abadiñoko herritarrek izango dute zozketan sartzeko lehentasuna, eta azken hamarkadan gutxienez urtebetez Abadiñon erroldatuta egon direnek ere eman ahalko dute zozketan izena.
Etxebizitza berriak, Muntsaratzen eraikitzen diharduten 470 etxebizitzen proiektuaren parte dira. Etxebizitza horietariko 303 izango dira babes ofizialekoak.