Inguruan martxan jarri dituzten eraikuntza lanekin inguratuta gelditu da lehendik ere zaharkituta zegoen baserria.
Traña-Matienako Kamineroaren etxeari irtenbidea emateko eskatu dio Abadiñoko Udalak Aldundiari.
Inguruan martxan jarri dituzten eraikuntza lanekin inguratuta gelditu da lehendik ere zaharkituta zegoen baserria. Eraikina egoera horretan ikusita, Jose Luis Navarro alkateak Aldundiko Herri-lan Sailari eraikina botatzeko edo eraberritu eta erabileraren bat emateko eskaera egin dio: \"Ez badute baserria konpontzeko asmorik, obretako makinak hantxe daudela aprobetxatu eta botatzeko esan eta erantzunaren zain gaude\".
Gerediaga elkarteko Jon Irazabalek dioenez, baserriak 1920. urteko arkitekturako joerak agerian ditu, eta kamineroak han bizi zirenez handik datorkio izena: \"Publikoa izanda, baserri eder hau berreskuratu zitekeen\".