Traña-Matienako jubilatuak apirilean etxe berrira lekualdatzea aurreikusi du Udalak. Asteon eraikina garbitzen hastekoak direla azaldu du Jose Luis Navarro alkateak. Sukaldea eta tabernako barra jarrita daude, eta altzariak jartzea gelditzen da.

Jubilatuak bi edo hiru urtez behin-behinean egongo dira eskola zaharreko eraikinean. Errota kultur etxe ondoan eraikiko dituzten etxeen beheko partean behin betiko egoitza prestatzea da Udalaren asmoa.
Jubilatu Etxe berriak 170 metro koadro dauzka. Taberna, ileapaindegia, podologia eta beste hainbat zerbitzu biltzen ditu. Energia sistema bikoitza dauka, fotoboltaikoa eta geotermia.
Abadiñoko alkateak azaldu duenez, bi terraza dituzte. Handienak aurreko aldera ematen du, baina atzeko aldean beste bat izango dute, gimnasia egiteko makinekin. \"Leku txukuna gelditu zaie\", dio Navarrok
Eskulan tailerrak lehengo lokaletan egingo dituztela gaineratu du Navarrok. Osakidetzak ez duela instalazio guztia behar eta zati bat tailerrak egiteko aprobetxatuko dutela azaldu du.
Eskola zaharra eraberritzeko Tokiko Inbertsioetarako Madrilgo gobernuak emandako diru-laguntza erabili du Udalak. Guztira, 270.000 eurotik gorako inbertsioa egin dute Jubilatu Etxean.