Langabezian dauden Abadiñoko berrogeita hamar lagunentzako ikastaroa bultzatu du Udalagaz elkarlanean INEMek.
Langabezian dauden Abadiñoko berrogeita hamar lagunentzako ikastaroa bultzatu du Udalagaz elkarlanean INEMek. Errotako kultura-etxean, apiriletik udara arte egingo dituzten saioetan, lana aurkitzeko teknikak ikarakatsiko dizkiete parte hartzaileei. Abadiñoko Udaleko Gobernu taldeak azpimarratu duenez, INEMekin lankidetzan halako proiektu bat martxan ipintzen duen Durangaldeko lehenengo Udala da Abadiñokoa.
Bizi dugun krisialdi ekonomikoari aurre egiteko, administrazioek \"eskura dituzten baliabide guztiak\" erabili behar dituztela langabeziari erantzuteko, nabarmendu du Jose Luis Navarro alkateak. Horrela, maila ertaineko prestakuntza duten 20 eta 40 urte bitarteko herritarrei zuzenduko dizkiete printzipioz tailerrak, baina bestelako profila duten lagunak onartzea baztertu barik.
Lau egunetan banatuta, hamasei eskola-ordukoa izango da tailerra. Hamar lagunetik beherako taldeetan jardungo dute parte hartzaileek, besteak beste, agendak eta curriculumak prestatzen edota eskaintzak nola aurkitu ikasten. Curriculumak eskaintzaren arabera moldatzen, eta elkarrizketak eta psikotest probak arrakastaz gainditzeko baliabideak eskainiko dizkietela parte hartzaileei azaldu dute antolatzaileek.