Herriko 50 langabeturi, lana bilatzeko baliabideak eskaintzeko Abadiñoko Independienteak Udal Gobernuko taldeak Errota kultur etxean antolatu dituen ikastaroak bultzatuta, \"Navarrok jarrera propagandistiko hutsa\" duela kritikatu du EAJ alderdiak.

\"Ez al daki Navarrok langabetuei zerbitzu hori ematen urteak daramatzala Abadiño kide duen Durangaldeko Amankomunazgoko Behargintza erakundea?\", dagoeneko eskaintzen den zerbitzu baterako zertarako eskaintzen den Udala galdetzen dute jeltzaleek.
Herriko langabetuengan \"alkatea eragiten dabilen nahasmena\" salatu, eta Gobernuaren helburua \"propaganda egitea\" bakarrik dela azpimarratzen dute jeltzaleek. \"Aldundiak eskainitako 6 abadiñarrentzako lanpostuei\" Abadiñoko Independienteak taldeak zergatik eman zien ezezkoa oraindik ez duela Gobernuak azaldu diote jeltzaleek.