Gaztelua auzoan hilda aurkitu zuten atzo arratsaldean joan zen astetik ihes eginda zegoen gizona. Bere emazteari eraso egin ostean desagertu zen.
Gaztelua auzoan hilda aurkitu zuten atzo arratsaldean joan zen astetik ihes eginda zegoen gizona. Bere emazteari eraso egin ostean desagertu zen.
Astebetez ibili da Ertzaintza 70 urteko abadiñar honen bila, eta azkenean auzokide batek eman zien abisua atzo arratsaldean, 17:30ak inguruan. Gizonaren gorpua topatu zuen herritar horrek baso-bide batean.
Ertzaintza bertaratu zen deiaren ostean, eta ihes eginda zegoen gizona zela egiaztatu zuten. Hilaren 12an, andreagaz eztabaida izan eta erasotu egin zuen. Andreak ospitalera joan behar izan zuen, eta gizonak alde egin zuen etxetik. Geroztik, bera topatu guran ibili dira ertzainak.